XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bereziki hunkigarriak zaizkit margo horiek, eta horietan ikusten dut inon baino argiago Lautrecen begirunea eta finezia.

Gauza jakingarria da, araudiaren aferari lotzen natzaio berriz, udal bakoitzak bere araudia ematen duen arren, hainbat debeku jasan behar izaten dutela: museoak ikustera ezin joan, esaterako, eliza batetik hogei metrora ezin gelditu...

Parisen bada morala eta ohitura onak zaintzeko polizia-saila, eta buru egiten duenak, Delavauk, ederki azaltzen du kontua: Gaitza etxe ezagunetan bildu nahi izan da; hartzen dituzten nesken jokabideaz arduratzen diren emakumeek zuzentzen dituzte etxe hauek.

Poliziak uste du asko egingo zuela morala eta ordena publikoaren alde baldin eta prostituzioa tolerantziako etxeetan ixtera iritsiko balitz, han bere jarduna etengabea eta taxu batekoa izango baita eta zaintze-lana ezin saihesteko modukoa.

Poliziak eskua sartzen duen tokia...

Alegia, toleratuek salatzen dituzte bere kabuz aritzen direnak konkurrentzia desleiala, mota guztietako ustelkeria kasuak biderkatzen dira.

Eta, jakina, kontrolatu ezin daitekeen multzoaren aurka, ez putetxe ez txartel onartzen ez dutenen aurka, errepresioaren bidea zabaltzen da.

Intsumituaren bidea aspaldi da malkartsua.

Adlerrek dio Saint-Lazare espetxe-eritetxean langile-falta nabarmena denean prostituta intsumituen atxiloketa modu ikusgarrian handitzen zela.

Eta ez dabiltza tontakeriatan, noski: Emakumea oldartzen bada, ostikoka bultzatzen zaio, ukabilez ematen zaio egurra, ileetatik tira eginez mugiarazten zaio, konortea galdu badu ere, gaixorik edo haurdun bada ere.

Halarik ere, ez dirudi moralzaleek arrakasta handia eduki zutenik: la maison close, baita Henri Toulouse-Lautrecek margotu zuenean ere, gainbehera hasiriko instituzioa zen.

Hala, Guyotek, Hamelek eta Tournierrek ematen dituzten datuen arabera, 1855 urtean, adibidez, Parisen 204 etxe baziren, 1.852 neska aritzen zirela.

1894 urtean ostera, hau da, Lautrecen margoen garaian hain zuzen, 53 etxe baizik ez ziren, eta etxe haietan 580 neska baizik ez ziren ari.

Eta ez noski prostituzioa gutxiagotu zelako, neskak kontroletatik ihes egiten ari zirelako baizik.

Prostituzioak garaiko negoziorik osasuntsuena izaten segituko zuen.

Datuek, honainoko datuok, badute beren garrantzia Lutrecen obra bere testuinguruan kokatzeko.